Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Prentsa Bulegoa
UPV/EHU
Harremanetarako datuak:
comunicacion@sv.ehu.es
(+34) 946012178
UPV/EHU

2009/11/5

UPV/EHUko tesi batek bakterioen antibiotikoekiko erresistentziaren kontrako estrategiak garatzeko bidea urratu du

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biokimika eta Biologia Molekularra Sailean eta Biofisika Unitatean (IZGK-UPV/EHU Zentro Mistoa) egindako tesi honen aztergaia TrwB izeneko proteina izan da. Proteina akoplatzaile horri esker, bakterioen artean informazioa truka daiteke; zehazki, R388 konjugazio plasmidoa. Bakterioen barne-mintzean dago.

Tesian, aipatutako proteina isolatzea eta TrwB proteinak bakterioetan duenaren antzeko egoera liposometan mimetizatzea lortu da. Horrela, TrwB proteinak ingurune naturalaren moduko ingurune batean dituen ezaugarriak aztertu ahal izan dira, eta, horri esker, proteinari buruzko informazioa lortu da, proteinak bakterioan duen funtzionamendutik oso hurbil dagoen informazioa. Horrenbestez, lan honek informazio garrantzitsua eskaintzen du konjugazio bakterianoaren mekanismoa ezagutzeko eta, beraz, bakterioen antibiotikoekiko erresistentzia ez zabaltzeko estrategiak garatu ahal izateko.

Konjugazio bakterianoko prozesuan, bakterio bat beste bati DNA-molekula bat (konjugazio plasmidoa) transmititzeko gai da; horretarako, ordea, beharrezkoa da biek elkar ukitzea. Prozesu horri esker, bakterioek beren inguruneari aurre egin, eta horretara egokitzeko erabilgarria den informazio genetikoa trukatzen dute. Bakterioek partekatutako informazioaren artean, hainbat antibiotikorekiko erresistentzia garatzea ahalbidetzen diena dago. Horregatik, konjugazio bakterianoa bakterioek antibiotikoekiko duten erresistentzia zabaltzearen eragile nagusia da, eta, azken hamarkadetan, osasun publikoko arazo larrienetakoa bihurtu da.

Prozesu hori gertatzeko, beharrezkoa da transferituko den DNA-molekulak kodetutako proteinen bi multzo egotea. Batetik, transferitu ahal izateko DNA aldatzen duten proteinen multzoa egongo da (Dtr proteinak), eta, bestetik, DNA bakterio emailetik hartzailera transferitzeko kanala osatzen duten proteinen multzoa (Mpf proteinak). Bi sistemak konjugazio bakterianoan ezinbestekoa den proteinaren bidez elkartzen dira, hots, “proteina akoplatzaile” izenekoaren bidez.

Konjugazio bakterianoa modularra denez, prozesu honetan parte hartzen duten proteinen mekanismoa ezagutzeak konjugazio bakterianoa inhibitzera bideratutako estrategiak asmatzen lagunduko liguke. Horrela, bakterioen arteko informazio-transferentzia eta, bereziki, antibiotikoekiko erresistentziaren zabalkuntza kontrolatu ahal izango lirateke.

Lana Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka baten bidez eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta MECek onartutako proiektuen bidez lagundu da diruz.

Itzuli orriaren hasierara
Informazio osagarria
Irudiak
Dokumentuak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com