Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Sara Lanchas
OTADUY
Harremanetarako datuak:
sara.lanchas@gmail.com
(+34) 943469066

2009/11/17

Bulegoko altzari irisgarriak garatzen dihardute

CIDEMCO-Tecnalia zentro teknologikoak bulegoko altzari irisgarri sorta bat egin du. Bulegoko altzari unibertsalak dira, pertsona ororentzat baliagarriak. Xenon Universal deritzo sistemari, eta ezaugarri bereizgarri hauek ditu: ez dituzte behar funtzional bereziak dituzten pertsonentzako produktu esklusiboak diseinatu, baizik eta mugak detektatuz eta gaindituz, produktu berritzaileak garatu dituzte.

Proiektuaren deskribapena: aurrekariak eta erronka teknikoak

Azken urteotan, minusbaliotasunen bat duten pertsonen taldeak presio handia egiten ari dira administrazio publikoak erosten dituen produktu guztiak produktu irisgarriak izan daitezen. Alegia, produktu “ez-diskriminatzaileak” nahi dituzte.

Administrazioek altzari irisgarrien erosketa bultzatzen badute ere, produktu irisgarri horien ekoizpenaren gaur egungo egoera ez da gai eskaera horri erantzuteko. Proiektu honen hasieran jabetu ziren arazo horrekin, eta aukera paregabea ikusi zuten bulegoko altzariak ekoizten dituzten enpresentzat. Izan ere, lehendik baziren banakako proiektuak, baina, orain, Xenon Universal programa osoa aurkeztu dute; pertsona ororen beharrak konponduko dituen altzari-programa.

Ezagutza hori guztia OFITAk editatutako argitalpen batean bilduta geratu da. Bost mila ale inprimatuko dituzte, eta helburua da proiektuaren ondorioak batera eta bestera hedatzea; baita gizartearen kontzientzia eta konpromisoa sustatzea ere. Produktu horrekin batera, bulegoetan altzariak modu egokian banatzen laguntzeko gida bat ere banatuko dute.

Itzuli orriaren hasierara
Oharrak
Informazio gehiago: Mikel Barrado / Idurre Fernández mikel.barrado@cidemco.es / idurre.fernandez@cidemco.es Tel: 943 816800
Interneteko helbidea
www.cidemco.es
Informazio osagarria
Irudiak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com