Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Sonia Egea Elguezabal
VK Comunicación
Harremanetarako datuak:
sonia@vkcomunicacion.com
(+34) 944015306
VK Comunicación

2010/2/5

Vicomtech-IK4-k sare interaktibo berri bat sortu du, Internetetik ikus-entzunezko edukiak legalki jaso ahal izateko

Vicomtech-IK4 Teknologi Zentroa, beste zenbait unibertsitate, enpresa eta zentro teknologikorekin batera, Ikus-entzunezko Edukien Multiplataforma Interaktiboaren Sarea (RAUDOS delakoa) garatzen ari da. Sare horrek sareen gaitasunei etekina ateratzeko aukera ematen du, eta, adin guztietarako egokiak diren ikus-entzunezko edukiak legalki hedatzeaz gain, ikus-entzunezko edukien banaketarako negozio-eredu berri bat sortzen lagunduko du.

Mugikor, ordenagailu, TDT edo kiosko birtual baten bitartez galdera-lehiaketa batean jokatu, eta, irabaziz gero, tokens-ak (RAUDOS delakoaren diru birtuala) aldatu eta nahi duen ikus-entzunezko edukia internetetik jaso dezake erabiltzaileak. Hala, bada, erraza eta erakargarria bihurtzen da sistema hori. Mailegu birtual hori areagotzeko beste modu bat da interesatzen zaizkion gaiei buruzko inkestak betetzea erabiltzaileak; informazio hori funtsezkoa izango da iragarki-egileentzat eta publizitate-enpresentzat, merkatu-ikerketak egiteko.

Lortutako maileguarekin, orain arte aipatutako edozein tresna edo teknologiaren bitartez beha dezakeen edukien katalogo bat eskuratzeko aukera dauka erabiltzaileak.

Jarduera interaktiboez gain, plataforma horren teknologia-berrikuntza garrantzitsuenetako bat da eduki, grafiko eta jarduera interaktiboen eduki guztien ikuskatzea automatikoki egokituz bezeroak erabiltzen duen tresna zein den antzemateko gaitasuna . Konektatzeko erabili den gailua edozein dela ere, erabiltzailea bera antzeman dezake sistemak, eta aukera horrek, profilaren datu guztiekin batera, mailegu birtuala metaturik eta edozein unetan erabiltzeko moduan gordetzeko aukera ematen du.

Proiektuaren beste berrikuntza aipagarri bat da edukiak gomendatzeko sistema inteligente baten garapena, erabiltzaileen zaletasun eta gustuei egokitua. Sistema hau oso erabilgarria da publizitate enpresentzat, profil bakoitzari egokitutako iragarkiak eskaini ahalko baitituzte .

Bestalde, etxeetan integratzen da RAUDOS, eta, zerbitzuen kalitatea bermatzeaz gain, etxeko gailuetan erabiltzeko aukera ematen du, hala nola telebistan, ordenagailuan edo telefonoan. Partaidetza erakargarriagoa egiteko asmoz, pertsonaia birtualak dauzka RAUDOS-ek,

jarduera interaktiboak aurkeztu eta erabiltzailea sistemaren funtzionamenduan zehar gidatzen dutenak.

Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.vicomtech.es
Informazio osagarria
Dokumentuak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com