Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Pablo Melchor
MBN Comunicación, S.A.
Harremanetarako datuak:
pablomelchor@grupombn.com
(+34) 944356330
MBN Comunicación, S.A.

2010/3/18

Donostia, robotikaren hiriburu europarra

Robotikaren hiriburu europarra izan da Donostia egun batzuetan. Izan ere, bertan egindako jardunaldi batzuek lehen aldiz batu dituzte arlo horretan diharduten Europako bi erakunde nagusiak: Robotikaren Sare Europarra —EURON— eta Robotikaren Europako Plataforma Teknologikoa —EUROP—. Kontinenteko sektore horretako enpresa nagusiek, unibertsitateek eta Europako Batzordeko ordezkariek hitzordua izan dute Miramar Jauregian, martxoaren 10etik 12ra, "euRobotics event" izenburupean. FATRONIK-Tecnaliak robotikaren arloan duen garrantziari esker egokitu zaio euskal erakunde teknologiko horri topaketa antolatzea. Gainera, agertoki hobezina izan da, EURONek eta EUROPek urrats garrantzitsua egin dezaten industriaren eta unibertsitatearen artean dagoen amildegia murrizteko.


Guztira 270 adituk hartu zuten parte ekitaldian, eta robotikako adituek orain arte Europan egindako biltzarrik handiena izan zen, beraz. Robotikaren hainbat arlotako konpainia garrantzitsuenak elkartu zituen "euRobotics event" ekitaldiak: industria-robotikakoak (Kuka Roboter, ABB eta Comau), zerbitzu-robotikakoak (BlueBotics, MoviRobotics, Aldebaran Robotics eta Robosoft) eta segurtasun- eta espazio-robotikakoak (Alenia Aeronáutica eta Selex Galileo). Era berean, arlo horretan diharduten zentro eta unibertsitate nagusienek ordezkariak bidali zituzten: Alemaniako Robotika eta Mekanotrika Institutuak, Leuveneko Unibertsitate Katolikoak, Manufaktura eta Automatizazio Ingeniaritzako Fraunhofer Institutuak, Napoliko Frederiko II.a Unibertsitateak eta Municheko Unibertsitate Teknikoak.


Robotikaren munduko tendentzia berrienak ikuspegi industrial eta akademikotik lantzea, horixe izan zen ekitaldiaren ildo nagusietako bat. Baita sektore horrek dakartzan enpresa-aukeretan sakontzea ere.


Martxoaren 10ean, Robotikaren Europako Plataforma Teknologikoaren —EUROP— bilera orokorra izan zen, eta, besteak beste, gizartearen erronkei aurre egiteko robotikak zer eskain dezakeen eztabaidatu zuten. Martxoaren 11n bat egin zuten EURONek eta EUROPek, eta Europako Batzordearen ordezkariek ere hartu zuten parte. Jardunaldi horretan, besteak beste, industria eta unibertsitatearen arteko amildegia nola murriztu izan zuten aztergai; horixe baitzen, hain zuzen ere, ekitaldiko gai nagusia. Martxoaren 12an EURONen bilera orokorra izan zen. Gai teknologikoak eta zientifikoak landu zituzten bertan, arloarekin lotutako gai legalez, sozialez eta etikoez gain. Gainera, robotikak aeroespazioaren segurtasunari eta industriari eskaintzen dizkien irtenbideez ere hitz egin zuten.


EURON Europako mundu akademikoko eta industrialeko 200 taldek baino gehiagok osatzen dute, eta haren helburua ikerketa eta garapen aurreratua egitea da, robot hobeak sortzeko. EUROP, berriz, robotikaren industria sustatzeko eta sektore horretako I+Gren lehiakortasun europarra sendotzeko jaiotako plataforma da; baita, robotikaren ekarpenari esker, bizi-kalitatea hobetzeko ere.

Robotika Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.tecnalia.info
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Inkesta

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com