2010/3/18
IK4 aliantza teknologikoak jaso du 2010 Europako Enpresa Munduaren Saria, EAEko erakunde gailena izateagatik. Autonomia-erkidego bakoitzeko erakunde aipagarrienei ematen zaie sari hori urtero, beren erkidegoko ekonomiari egiten dioten ekarpenarengatik.
Epaimahaikideek nabarmendu zuten IK4k ekarpen handia egin diola EAEko ekonomiari, eta aipatu zuen “ikerketa aplikatuaren erreferente europarra” dela. Epaimahaiak, gainera, aintzat hartu zuen erakundeak bost urteko ibilbidea duela, denbora-tarte horretan 80tik gora patente lortu dituela, 27 enpresa-proiektu abiatu dituela eta proiektu horiek prestakuntza handiko 500 lanpostu sortu dituztela.
Babesleak:
Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa