2010/9/2
Irailaren 17an Crecer+ Plataformaren lehen ekintza egingo da. Ekintza horren helburua da berrikuntza-potentzial handiko enpresei aholkua ematea eta eragin ekonomiko handiko proiektu bihurtzea. Crecer+ Plataforma ekimen berria da; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren (SPRI bidez) eta Deustu Fundazioaren Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Orkestraren) eskutik sortu da.
“Venture Academy Coaching Day” izeneko jardunaldia irailaren 17an egingo da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitzan, eta potentzial handiko konpainia ekintzaileentzat da. Zenbait enpresari arrakastatsuk, industria-adituek eta inbertitzaile esperientziadunek emango duten aholkularitza-saio horretan bederatzi enpresak parte hartu ahal izango dute, negozioa nola hedatu ikasteko eta inbertsiorako prestatzeko.
Babesleak:
Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa