Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Marta Fernández Martínez
Tecnalia Research & Innovation
Harremanetarako datuak:
marta.fernandez@tecnalia.com
(+34) 902 760 000
Tecnalia Research & Innovation

2010/9/2

TURTLE-k bi alderditatik areagotu lezake zure segurtasuna

Etxebizitza digitaletarako eta automobil industriarako segurtasun-prototipoak garatuko dituzte TURTLE proiektuan. Segurtasuna areagotu ez ezik, erabiltzaileak segurtasun horrekiko duen pertzepzioa handitu ere egiten dute prototipo horiek.


ESI-Tecnaliak proiektu horretan parte hartzen dihardu. Proiektu horren helburua da pertsonek eguneroko bizimoduan erabiltzen dituzten gailuen sistemak segurtasunaz eta fidagarritasunaz hornitzea. Betiere oinarrizko informazioa babestuz, programa horiek ez direla manipulatuak izan bermatuz eta, konfiantzaren bidez, ingurune ez-seguruak seguru bilakatuz.

Lehenengo fase batean, proiektua eguneroko bizimoduaren bi alderdi esanguratsuenetan oinarritu da: automobil-industrian eta etxebizitza digitalean. Automobil-industrian ibilgailuen azpiegitura eta ibilgailuen teknologien alorrak bereiztu dituzte. Etxebizitza digitalaren kasuan, helburua ez da soilik egungoak baino etxebizitza seguruagoak egitea, baizik eta segurtasun hori nabaria izatea erabiltzailearentzat. Izan ere, erabiltzaileak segurtasun horrekiko duen pertzepzioa areagotzea lortzen dute horrela.

Horretarako, ESI-Tecnaliako ikertzaileek bi arlo horietan eragingo duten prototipoak sortzen dihardute. Prototipo horiek garatuz gero, ingurune errealetan balioztatuko dituzte.

Batetik, automobil-industrian balioztatuko dituzte, zirkulazioaren kudeaketarako sistemen eta horien osagai nagusien (erregulatzaileak, zerbitzari zentralak, zaintza-kamerak) segurtasuna areagotuz, ibilgailuan bertan txertatuko dituzten zenbait gailu berritzailerekin. Horrela, ibilgailuen barruan gailuen arteko haririk gabeko komunikazio-sare bat egotea bermatuko dute. Horretarako, sistema horiei konfiantza eta adimendun komunikazioa, segurua eta independentea eskaintzen dizkieten teknologiak erabiliko dituzte. Hala, sistema osoaren segurtasuna handituko dute.

Bestalde, etxebizitza digitalaren arloan balioztatuko dituzte; domotikaren arloan indar egingo dute, eta etxean gure presentziaz jabetzen den ingurune digital bat ziurtatzeko, eta, horrenbestez, gure beharretara, ohituretara eta emozioetara egokitzeko, betiere, gure identitatea eta pribatutasuna babestuz.

Ekintza horiek guztiek bi helburu izango dituzte: batetik, elkarren artean konektatuta dauden sistemen eta gailuen segurtasuna hobetzea eta beste pertsona batzuek eragin ditzaketen arazoak saihestea; eta, bestetik, segurtasunaren pertzepzioa areagotzea eta sistema horien erabiltzaileen konfiantza sustatzea eta areagotzea.

Nazioarteko 14 erakundek —besteak beste, Accionak, SICEk, Telvent-ek, Telefónicak eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoak— parte hartzen dute proiektu horretan.





Teknologia Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.esi.es
Informazio osagarria
Dokumentuak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Inkesta

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com