2010/9/2
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarearen eta Eusko Trenbideak-en bitartez, eta CAF Taldeko Ingeniaritza saileko BZK Ferroviaria sozietateak unitate mugikorrek edo tren-unitateek sorturiko energia zinetikoa berreskuratzeko proiektuaren garapenean elkarrekin lanean aritzeko hitzarmena sinatu dute.
Ekimen horren helburu nagusia da EuskoTrenen unitateek balaztatzean sortzen duten energia linea berean ari diren beste unitate batzuentzat erabiltzea edo sarera itzultzeko aukera aztertzea.
Programak bi fase ditu: lehenengoa sei hilabetez luzatuko da, eta ekipoaren bideragarritasuna aztertuko dute; ondoren, bigarren fase batean, burutzapen-fasea jarriko dute martxan, eta ekipoaren diseinuarekin, garapenarekin, ezarpenarekin eta ondorengo probak egingo dira. Bigarren fase horrek hamabi hilabeteko epea izango du.
ETSk, hitzarmenak irauten duen bitartean proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren instalazioak jarriko ditu BZK Ferroviariaren esku, eta Eusko Trenbideak baimena emango dio ingeniaritza-enpresari Bilbo-Hendaia, Zornotza/Amorebieta-Bermeo eta Txorierriko lineetan bidaiarien garraioa burutzen duten tren-unitate mugikorretara sartzeko. Kontuan izan beharko da horrek ezin izango duela inolaz ere tren ustiapenaren eta garraioaren ohiko garapenean eraginik izan.
Hitzarmen horren bitartez, ETSk eta Eusko Trenbideak-ek azpimarratzen dute beren jarduera guztietan berrikuntza eta bereizketa balio elementu gisa sartzea dela beraien helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, I+G+B ekintzak garatzen jarraituko dute.
Hori guztia dela eta, eta energia aurrezteko alternatibei buruzko programetan parte hartzeko nahia kontuan izanik, aipaturiko hitzarmen horretan adierazten den ekimena aurrera eramateko apustua egitea erabaki dute.
BZK Ferroviaria CAF Taldeko Ingeniaritza Saileko enpresaridagokionez, bere helburu nagusien artean tren-instalazioetako berrikuntza teknologiko planak garatzea eta energiaren eraginkortasuna hobetzea ditu.
Iturria: Eusko Jaurlaritza
Babesleak:
Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa