Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Prentsa Bulegoa
UPV/EHU
Harremanetarako datuak:
komunikazioa@ehu.es
(+34) 946012065
UPV/EHU

2010/9/2

Nola handitu eraikinen energia-eraginkortasuna

UPV/EHUko Eraikuntzaren Energetika (ENEDI) ikerketa-taldea —Makina eta Motor Termikoak, Fisika Aplikatua eta Arkitektura sailei atxikita dago— aditu moduan ari da parte hartzen eraikinetan energia-kontsumoa murriztea helburu duen Europako ILETE (Initiative for Low Energy Formation in Europe) programan. Egun, Europar Batasuneko energia-kontsumoaren % 40 eraikuntzaren sektoreak eragiten du.

Orotara, Europako bederatzi unibertsitate ari dira aditu moduan parte hartzen proiektuan. UPV/EHU da, plataforman, Espainiako unibertsitate bakarra da. Gainerako unibertsitate-ikastegi guztiak Frantziakoak, Alemaniakoak, Italiakoak, Errumaniakoak, Austriakoak eta Poloniakoak dira.

Plataformako kide bakoitzak trebakuntza-, dibulgazio- eta kontzientziazio-mintegiak antolatu eta eskaintzen ditu, energiaren ikuspegitik eraginkorragoak diren eraikinak eraiki eta hirigintza-proiektu iraunkorragoak gara daitezen.

Haren estrategia globalari dagokionez, eraikuntzarekin harremana duten taldeei (ingeniariei eta arkitektoei) informazioa helaraztea eta kontzientzia harraraztea da ILETE proiektuaren helburua. Era berean, energia-kontsumo txikiko lanak egiaztatu eta garatu nahi ditu, eta, epe ertainera, lan horiek eskala handian gauzatzeko konpromiso politikoa lortu nahi du.

Martxan jarritako ekintzen bidez, eraikinetako energia-kontsumoa oraingo kontsumoaren % 20 izatea lortzea da ILETE proiektuaren epe luzeko helburua.

Eraikinaren estalkiarekin harremana duten ezaugarriak, hala nola isolamenduen lodiera, orientazioa, beiraz hornitutako azalera edo zuraren kalitatea, energia-kontsumoari zuzenean eragiten dioten faktoreak dira. Ezaugarri horien eta eguzki-energia, energia termikoa, fotovoltaikoa, geotermikoa, eta, oro har, energia berriztagarriak erabiltzeko aukerekin lotutako ezaugarrien berri eman dute ILETE proiektuan egindako mintegietan.

Arkitektura, Energia, Energia berriztagarriak, Materialak Itzuli orriaren hasierara
Informazio osagarria
Irudiak
Dokumentuak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Inkesta

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com