Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Juan Carlos Malet
Ibermática, S.A.
Harremanetarako datuak:
am.conde@ibermatica.com
(+34) 943413509
Ibermática, S.A.

2010/9/2

Peruko eta Argentinako konpainia banaren proiektuak eskuratu ditu Ibermáticak

Tecnet-ekin, Ibermáticak Latinoamerikan duen filialarekin, elkarlanean jarraitu nahi dute kontinente horretako energia-konpainia garrantzitsuenetako batzuek. Oraingo honetan, bi proiektu eskuratu ditu Perun eta Argentinan. Lehenengoan, telekomunikazio-sistema bat ezarriko dute Brasilgo Vale multinazionalak Peruko iparraldean eraikitzen ari den meategi batean, eta, bigarrenean, kontrol-sistema bat ezarriko dute Empresa Distribuidora de Energía Norte SA (EDEN) enpresarentzat Buenos Aires probintzian.

Telekomunikazio-sistemaz hornitzeko kontratuan, datu-sareen azpisistemak ezarri beharko ditu Ibermática Perúren Meatzaritza Negozioen Unitateak, bai eta VoIP telefonia, zuntz optikozko backbonea, irrati-komunikazioak, CCTV sistema, ondare-segurtasuna eta suteei antzemateko eta haiek itzaltzeko sistemak ere, besteak beste. Ibermática Perúk azpisistemen xehetasunen ingeniaritza, eraikuntza, instalazioa, komisioa, martxan jartzea, gaitzea eta lagundutako eragiketak garatu beharko ditu.

Bestalde, Tecnet Argentina-ko Elektrizitatea eta Uraren Unitateak Empresa Distribuidora de Energía Norte SA (EDEN) enpresarekin lotutako kontratuan, aurreikusi dute Kontrol Zentro bat eraikitzea San Nicolás hirian, Buenos Aires probintzian. Bi SCADA/DMS zerbitzari ezarriko dituzte zentroan, eta konfigurazio erredundantea jarriko diete; horrekin batera, beste bi ELCOM90 zerbitzari ezarriko dituzte konfigurazio berarekin. Hala, CAMMESAk eskatzen duen informazioa transmititu ahal izango dute (Compañía Administradora del Mercado Mayorista Eléctrico).

Kontrol-zentro horretatik 16 estazio transformadoreren egoera telekontrolatu eta ikuskatu ahal izango du EDENek. Estazio guztietako instalazioak egokituko ditu Tecnetek, eta Telventek RTUs Subcat-en oinarritutako kontrol-sistema ezarriko du.

Enpresa, Softwarea, Teknologia, Telekomunikazioak Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.ibermatica.com/
Informazio osagarria
Dokumentuak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Inkesta

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com