Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Mª Isabel Solana García
Universidad de Navarra
Harremanetarako datuak:
noticias@unav.es
(+34) 948425600
Universidad de Navarra

2007/3/29

Nafarroako Unibertsitateko CIMAk eta Herbehereetako ikerketa-zentro batek porfiriaren aurkako tratamendu bat aurkitu dute

Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroak (CIMA) eta Amsterdam Molecular Therapeutics BVk (AMT) aldizkako porfiria akutuaren aurkako tratamendu baten eraginkortasuna frogatu dute. Behin fase aurreklinikoa, toxikologikoa eta klinikoa pasata, litekeena da gaixotasunarekin behin betiko bukatzea.

Herentziazko gaixotasun horri buruzko ikerketa CIMAko Gene Terapia eta Hepatologia arloan egin dute. Koordinatzaileak Jesús Prieto doktorea eta Gloria González Aseguinolaza, Astrid Pañeda, Rubén Hernández Alcoceba eta Antonio Fontanellas izan dira.

Gaixotasunaren sintomak hemoaren ekoizpenean anomaliak daudenean agertzen dira. Substantzia hori oinarrizkoa da hainbat proteina ezinbesteko sintetizatzeko, , hala nola hemoglobina, mioglobina eta zitokromoak.

Sortzen dituen arazoen artean –orain arte sendaezinak– azpimarragarriak dira eragozpen neuropsikiatrikoak eta erraietakoak, eta sabeleko min larria. Gainera, porfiria-krisi akutuak hilgarriak izan daitezke, arazo neurologiko larriak eragiten dituzten kasuetan.

Gaixoek bizitza guztian zehar aldizka nozitzen dituzte sintomak. Batzuetan pubertaroan agertzen dira, baina sarriagotan helduaroan, eta gehiago eragiten die emakumeei. Farmako batzuek, barbiturikoek eta lasaigarriek adibidez, gaixotasuna agertzea eragin dezakete, eta baita argaltzeko dietek, hormona-nahasmenduek, tabakoak, alkoholak, infekzioek eta tentsio emozional eta fisikoek ere. Bestalde, gaixotasunak handitu egiten du gibeleko minbizia eta giltzurrunen hutsegitea pairatzeko arriskua.

Behin saio aurreklinikoetan eraginkortasuna frogatuta, CIMAk eta AMTk farmakoak sintetizatzeko eta garatzeko eskubide esklusiboak lortu dituzte. Aurreikuspenen arabera, fase klinikoa 2008an hasiko da, eta tratamendua eskuragarri egongo da 2010ean.

Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.unav.es
Informazio osagarria
Irudiak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com