Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Mª Isabel Solana García
Universidad de Navarra
Harremanetarako datuak:
noticias@unav.es
(+34) 948425600
Universidad de Navarra

2005/12/14

Laser eraginkorragoak

Nafarroako Unibertsitateko Kimika eta Edafologia Saileko eta Fisika eta Matematika Aplikatuaren Saileko irakasle-talde batek material berezi batzuen prestaketan eta karakterizazioan dihardu. Material horiei kristal fotoniko deritze, eta hainbat erabileratarako propietate optikoak dituzte. Horiei esker, hain zuzen ere, etorkizunean laser eraginkorragoak eta potentzia handikoagoak izango ditugu. Hain juxtu, 2005eko Fisikako Nobel sariak laserraren teknologiari buruzko aurrerapenak saritu ditu. Hortaz, interes handiko arloa da hori.

Kristal horietan, magnitude optiko baten periodikotasuna eskatzen da; errefrakzio-indizearena, alegia. Hala, material horiek fotoiekiko izango duten energia-banden egitura eta metalek elektroiekiko izango dutena oso antzekoak dira. Eta horrek ezaugarri bikainak ematen dizkie material horiei, bereziki, komunikazioaren, optoelektronikaren eta medikuntzaren arloan hainbat aplikazio dituzten tresnak garatzeko.

Gaur egun tresnak miniaturizatzeko joera handia dago, hau da, tresna gero eta azkarragoak eta txikiagoak sortzen dituzte. Horrexegatik, aurrerapauso handia izango da nanoteknologiaren alorrean.

1997an abiarazitako erronka

90eko hamarkadaren bukaeran hasi ziren kristal fotonikoak egiten, eta hasiera-hasieratik sumatzen zen hainbat aplikazio izango zituztela. Besteak beste, argia bideratzeko balioko zutela uste zuten, hau da, argia energia-galera handirik gabe nahi den tokira bideratzeko balioko zutela. Gaur egun oraindik ere ez da hori guztiz lortu.

Nafarroako Unibertsitatean egiten ari diren lana jakintza-alor anitzekoa da. Izan ere, hainbat sailetako irakasleez gain, Donostiako Tecnun Ingeniari Eskolaren laguntza dute. Halaber, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren finantziazioa du proiektu honek.

Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.unav.es
Informazio osagarria
Irudiak
Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com