#GaiNagusiak

Bosnia eta Herzegovinan gatazka-guneak biziberritzen ari da Tecnalia, teknologiaren bitartez

Noiz argitaratua: 12/12/18 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia
 Stolac

Tecnalia, Cultural Heritage without Bordersekin batera, proiektu berri bati lotu zaio Stolacen, Bosnia eta Herzegovinan. Gatazka-guneetan ondare kulturala kontserbatzea eta babestea bultzatuko du proiektu horrek. Europar Batasunaren Bosnia eta Herzegovinako ordezkaritzak finantzatzen du proiektua, Europe Aid-en bitartez.

Teknologia informatiko eta komunikazio bisualeko teknologia berriak garatuko dituzte, hala nola errealitate areagotua. Errealitate areagotuak smartphoneak erabiltzen ditu egitura eta monumentu suntsituen argazki historikoak, grabatuak, mapak, bideo laburrak eta ordenagailu bidezko 3D-ko ereduak bertan bistaratzeko. Teknologiari esker, gizarteak, ez bakarrik Stolaceko iraganaren oroitzapen emozional bat, baizik eta etorkizunaren ikuspegi bat ere izango du. Gerrak lekualdatu zituen eta beste leku batean bizi direnei aukera eskainiko die beren etxe zenaren ikuspegi dimentsioaniztun bat izateko Interneten bidez. Teknologiaren erabilerak turismo kulturala eta hezkuntza bultzatuko ditu.

Cultural Heritage without Borders eta Tecnalia tokiko beste bazkide batzuekin batera ariko dira lanean, hala nola Deblokada Artisten Elkartea eta Stolaceko Turismo Elkartea, aplikazio teknologiko hauek garatzeko, aplikatzeko eta praktikan jartzeko. Elkarrekin lan egingo dute komunitatearen barruan operadore turistikoekin, profesional gazteekin eta haurrekin irudiak biltzeko, ereduak sortzeko eta horri guztiari hezkuntzarako hedapena emateko. Proiektuak bazkide elkartu gisa ditu Sarajevoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko Monumentu Nazionalak Gordetzeko Batzordea eta Bosnia eta Herezgovinako Museo Nazionala.

Informazio osagarria

  • Stolac, Stolac
  • Stolac, Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Tecnalia
Anais Silban

Egilea: Anais Silban (Tecnalia Eraikuntza Unitatea)

Laguntzailea: