#GaiNagusiak

Uraren eraginez estalduretan nanomaterialak galtzen direla erakutsi du Tecnaliaren azterlan batek

Noiz argitaratua: 12/09/19 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Ingurumena #Teknologia
 None

Tecnaliako ikertzaileek azterlan bat argitaratu berri dute Applied Catalysis B: Environmental aldizkari zientifiko ospetsuan, eta, azterlan horren arabera, estaldura fotokatalitikoetan nanomaterialak galtzen dira uraren eraginez. Hainbat kontsumo-produktutan eta eraikuntzan erabiltzen ohi dira nanomaterialak dituzten estaldurak, eta ingurunean hasi dira agertzen halako nanomaterialak. Azken urteotan, beharrezko ikusi da gehiago ikertzea material horiek gizakietan eta ingurumenean izan ditzaketen eragin toxikoak.

Lanaren emaitzek erakusten dutenez, aztertutako estaldura guztietan galdu ziren nanomaterialak eta estalduren propietateak. Horregatik, Tecnaliak espezializazio handiko zerbitzu teknologiko bat sortu du, enpresen beharretara egokitu daitekeena, estalduren garapena optimizatzeko, funtzionamendu-kondizio errealetan duten portaera ezagutzeko, eta funtzionalitate-galera eta ingurumenera igortzen diren nanomaterialak zenbatesteko.

Ikerketaren izena “Estaldura fotokatalitikoen zahartzea ur-korronte baten azpian: epe luzeko portaera eta titanio dioxidoko nanopartikulen isurketa” da, eta merkatuan duela gutxi arrakasta gehien lortu duten nanomaterialen aplikazioak ditu ardatz: titanio dioxidozko nanopartikulak dituzten estaldura fotokatalitikoak, hain zuzen ere.

Ura eta airea

Nanopartikula horiek, argi ultramorearekin argiztatzean, materia organikoa narriatzeko gai dira, airean edo uretan aurki daitezkeen kutsatzaileak barne. Propietate horri eta azalerek duten hidrofobizitateari esker, estaldura horiek asko erabiltzen dira pintura jakin batzuetan, zoladura deskutsatzaileetan eta —oraindik saiakuntza moduan bada ere— ura edo airea tratatzeko sistemetan.

Informazio osagarria

Leire Agüero Suárez

Egilea: Leire Agüero Suárez (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: