#GaiNagusiak

Eva Ibarrola ikertzaileak jaso du telekomunikazio ingeniaritzako espainiar tesi onenaren saria

Noiz argitaratua: 12/07/13 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia

Telekomunikazio Ingeniaritzako Espainiar Elkargo Ofizialak kudeaketa, ekonomia eta erregulazio alorreko doktore-tesi onenaren saria Eva Ibarrola Armendariz Bilboko Goi Ingeniaritza Eskola Teknikoko irakasle eta ikertzaileari eman dio. Saria, Interneteko zerbitzuaren kalitatearen azterketa modu globalean kudeatzeko sistema bat garatzeagatik jaso du Ibarrolak. Beste ezaugarri batzuen artean, erabiltzaileek zerbitzuekiko duten adostasun-maila neurtzen du. Lan honi esker, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) Unión Internacional de Telecomunicaciones UITren normalizaziorako lantaldeko lehen kide akademikoa da.

‘Propuesta de una metodología para la aplicación de un modelo para la gestión global de la QoS en un ISP en el marco de la UIT-T G.1000’ izenburua darama tesiak. Erabiltzaile batek bere hornitzaileak (ISP) eskaintzen dion zerbitzuaren kalitateaz (QoS) daukan pertzepzioa zientifikoki neurtzeko sistema bat garatzen du, UIT-T-en arau orokor eta erregulazio arauak kontuan hartuz.

Ibarrolak garatutako ereduak, metodologiaren aldetik, batu egiten ditu oinarrizkoak diren adierazleak: erabiltzaileak zer nahi duen, operadoreak zer eskaintzen dion, zer den ematen dion azken produktua, eta jasotzen duen produktuaren azken pertzepzioa nolakoa den. Hau guztia, gainera, populazioaren segmentu bakoitzaren exijentzia-mailak ezberdinduz egiten du. Hau da, adibidez, badago aukera zerbitzu beraren aurrean erabiltzaile profesionalaren eta etxeko erabiltzailearen iritzi ezberdinak jasotzeko; edo operadore batekin guztiz ados ez egoteko aukera, bere zerbitzuak teknikoki onak izan arren. Beraz, adierazle tekniko soilak ez ezik, aldagai subjektiboak ere jasotzea ahalbidetzen du.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Ibarrola_telecomunicacion.doc, UPV/EHU
  • icono_documento
    Ibarrola_telekomunikazioa.doc, UPV/EHU
Basque Research

Egilea: Basque Research (Elhuyar Fundazioa)

Laguntzailea: