#GaiNagusiak

kxo!, Elhuyarren aplikazioa smartphoneen bidez euskara ikasteko

Noiz argitaratua: 12/07/04 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Hizkuntzalaritza #Teknologia
 kxo!

Elhuyarrek euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazio bat garatu du. kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak.

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltze bat izan nahi du, eta haren helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat baino ez dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak erabiltzen ditu.

kxo! Aplikazioarekin, erabiltzaileak euskaraz azkar eta erraz ikasi ahalko du bere smartphonean (Android edo iPhone plataformetan). Egokia da euskara ikasten ari den edonorentzat, Euskal Herria bisitatzen duten turistentzat edo kanpoko ikasleentzat.

Elhuyarrek Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu zuen, beste hainbat erakunderekin batera, eta, proiektu horretan ikertutakoaren ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko duen mugikorretarako aplikazio bat sortu zuten, balio izango duena, besteak beste, euskara mugikor bidez modu ludikoan eta erraz ikasteko. Elhuyar arduratu da euskara ikasteko aplikazioaren garapena,z eta kxo! da lan horren emaitza. kxo! aplikazioaren edukia, beraz, Moblang proiektutik hartua da (Moblang Basic Language Courses by Moblang Project). Aplikazioaren garapenean Anspear eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa aritu dira, eta Eusko Jaurlaritzak 2011ko IKT deialdian diruz lagundutako proiektua izan da.

kxo! Android Market eta App Store dendetan dago salgai 3 €-an, eta doako demoa deskargatu daiteke. Aplikazioari buruzko informazio gehiago Elhuyarren webgunean dago eskuragarri.

  • Oharrak:

    Informazio gehiago: Izaro Aizpurua Marketin Saila / Elhuyar Fundazioa i.aizpurua@elhuyar.com Tel: 943 363040

  • Interneteko helbidea:

    www.elhuyar.org

Informazio osagarria

  • kxo!, Elhuyar Fundazioa
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskaraz, Elhuyar Fundazioa
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Elhuyar Fundazioa
Laguntzailea: