#GaiNagusiak

Tecnaliak goitik behera aldatu du ostalaritza-sektorea eskumuturreko adimendunekin

Noiz argitaratua: 14/08/26 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia
 None

Tecnalia ikerketa aplikatuko zentroak goitik behera aldatu du ostalaritza-sektorea eskumuturreko adimendun batzuekin, Smart VIB (Very Important Bracelet) eskumuturrekoekin, hain zuzen ere. Horiek aukera ematen diete bezeroei geletara txartelik gabe sartzeko, PayPal sistemaren bidez ordainketak egiteko, sare sozialetan beren bizipenak kontatzeko hainbat ukipen-pantaila baliatuz, eta beren nahien araberako zerbitzu guztiz pertsonalizatua jasotzeko; betiere informazio-babesa bermatuz.

Eskumuturreko horiek jada erabiltzen dituzte Palladium Hotel Groupek Ibizan dituen bi establezimendu ospetsuenetan: Ushuaïa Ibiza Beach Hotel eta Hard Rock Hotel Ibizan. Sektoreko zerbitzu esklusibo eta aitzindari hori hotel-taldearen eta informazio- eta komunikazio-teknologia sektoreko punta-puntako enpresen arteko elkarlanari esker egin ahal izan da.

Gainera, Palladium Hotel Group akordio batera iritsi da PayPalekin, eta, horri esker, eskumuturrekoaren bidez ordaindu daitezke hoteleko produktuak eta zerbitzuak. Smart VIB edo horri lotutako packetako bat duten bezeroek (Zen, Ballad eta Clubber) beren kreditu-txartelekin uztartu ahal izango dute eskumuturrekoa, eta PayPal teknologia erabili ordaintzeko metodo gisa, eskumuturrekoak gaitutako irakurgailuetara gerturatuz. Horretarako, PayPal kontu bat besterik ez da behar. Lehenengo aldiz hartu du parte munduko ordaintze-sistema nagusi horrek "wearable" teknologia duen proiektu batean ostalaritza sektorean.

"Ekimen horrekin PayPalek, berriz ere, lidergo- eta berrikuntza-gaitasuna erakutsi du, ordainketa presentzialei erraztasuna eta segurtasuna eskainiz. Turismo-sektorea izan da lehenengotariko bat eskumuturreko adimendun horiek erabiltzen ordainketak bizkortzeko, eta uste izatekoa da berrikuntza hori beste industria batzuetara ere zabaltzen jarraituko duela", dio Estanis Martín de Nicolasek, Espainiako eta Portugaleko PayPaleko zuzendari nagusiak.

Prodigy Consultores turismo-berrikuntzako adituen parte-hartzea erabakigarria izan da maila estrategikoan, aholkularitza-enpresa horri esker elkartu baitira Palladium eta Tecnalia, eta "Smart Destination" marka sortu. Garrantzi horri esker, aholkularitza-enpresak zubi-lana egin du Palladium Hotel Groupen eskakizunen eta "wearable" teknologiako liderraren gaitasunen artean, produktua garatzeko. "Prodigy Consultoresentzat, arau bat da berrikuntzak egiteko elkarlanean aritzea, eta horregatik sustatu dugu ‘Smart Destination’ enpresa-ekimenaren diseinua eta garapena. Turismo-sektoreko egungo beharrei erantzuten dio, eta gure esperientziaren parte da turismo-sektorean baliozko ideiak eskaini eta bultzatzeko estrategien eta berrikuntza teknologikoen hedapenean", adierazi zuen Antonio Andújar Prodigy Consultores enpresako zuzendariak.

"Hala bada, 'Smart VIB' eskumuturreko adimendunak belaunaldi-aldaketa izan dira hoteletako eskumuturreko tradizionalentzat, hala nola sarbideetako, 'dena barne' eta VIP eskumuturrekoentzat. Eskumuturreko adimendun horiek bezero turistari aparteko esperientzia digitala eta aberasgarria eskaintzen die, eta hotelariari irtenbide integrala, guztiz elkarreragingarria eta berritzailea", esan du Miguel Angel Chacón Smart Destinationeko kudeatzaileak.

Tecnalia ikerketa-zentroa arduratu da "Smart Destination" kontzepturako VIBen "wearable" teknologia garatzeaz, eta, horrela, ostalaritzaren unibertsoa goitik behera aldatu duen esperientzia guztiz pertsonalizatua eskaintzea lortu du. Joseba Laka ICT - European Software Institute Dibisioko zuzendariaren arabera, "gailu erosoa, modernoa, praktikoa eta segurua garatu dugu, onura ugari dituena bezeroarentzat eta hotelarentzat. Tecnalia guztiz konprometituta dago hirien etorkizunarekin, eta gure helburua da I+Gn dugun ezagutza eta egiten jakitea eguneroko jardueretara eramatea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko".

Informazio osagarria

  • , Tecnalia
Marta Fernández Martínez

Egilea: Marta Fernández Martínez (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: