#GaiNagusiak

Bioingeniaritza zentro berri bat irekiko dute 2011n

Noiz argitaratua: 10/10/15 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak

CEIT-IK4-k asmo handiko proiektu bat jarri du abian, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean. Berrikuntza teknologikoko zentro bat eraiki nahi dute, puntakoa Europan, gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan erabateko hobekuntzak lortzeko.

70 pertsonak dihardute proiektu horretan lanean, eta 2011n irekitzea espero dute. Horretarako, eraikin bat eraikiko dute Iruñeko campusean. Zentroak 4.000 metro karratu izango ditu.

Ikertzaileak Donostiako eta Iruñeko unibertsitate-campusetan egongo dira, eta pixkanaka ikertzaile-taldea eta baliabideak areagotzen joango dira, 8 urtean 244 pertsona bildu artean.

Bioingeniaritza-zentro horrek bost ikerketa-lerro izango ditu: zelulen terapiarako ehun-ingeniaritza, biomensak (inplante adimendunak), biorrobotika, irudia eta bioinformatika.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, CEIT-IK4
José María Gutiérrez de Cabiedes

Egilea: José María Gutiérrez de Cabiedes (CEIT-TECNUN. Universidad de Navarra)

Laguntzailea: