#GaiNagusiak

Fatronik-Tecnaliak garatutako robot batek Strategic Manufacturing Awards 2008 saria jaso du

Noiz argitaratua: 08/10/07 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia
 Roptalmu robota

Fatronik-Tecnaliaren Sistema Industrialen Unitateak Airbusentzat garatutako robot bat aukeratu dute Berrikuntzaren alorreko Strategic Manufacturing Awards 2008 sari entzutetsuetako irabazle, beste 100 enpresaren artean.

Gipuzkoako zentro teknologikoak sortutako makina, Roptalmu izenekoa, robot arin eta eramangarria da, eta haren helburua da osagai aeronautiko handietan, muntaia-fasean, zuloak egitea —hegaletan esaterako—. Makina horrek besteak beste SAP, Bombardier, HP, Rockwell eta Proctec & Gamble enpresen sorkuntzekin lehiatu beharko du Berrikuntza atalean —Microsoft-en babesa du atal horrek—.

Fatronik-Tecnaliaren robotaren berrikuntza nagusia mugikortasuna da; izan ere, lan egin behar den hegazkineko osagaia tresneriari lotuta egon daiteke, eta robota piezan zehar mugitu. Makina eramangarria izanik, pieza eta tresneria handiak ekoizpen-lantegian zehar mugitu beharrik ez dago, eta horrek abantaila handia ematen dio lurrera lotuta egoten diren ohiko makina pisutsuen aurrean.

Fatronik-Tecnaliako Sistema Industrialen Unitateak garatutako sistemak plataforma mugikor automatikoa du, eta hiru ardatzeko robot zulatzailea. Behin plataforma landu behar den piezaren ondoan kokatutakoan, robota piezara finkatzen da, eta haren gainetik automatikoki mugi daiteke. Osagai aeronautiko askotarikoei egokitzeko malgutasun eta autonomia nahikoa izan dezan pentsatuta dago sistema modu horretara. Robota gai da aeronautikan erabiltzen diren ohiko materialak zulatzeko: aluminioa, titanioa edo karbono-zuntza.

Haren ezaugarri tekniko berritzaileez gain, Strategic Manufacturing Awards sarietako epaimahaiak kontuan izan du robotak ekoizpena nabarmen hobetzen duela, denbora eta kostuak gutxituta. Aeronautikako pieza handiek ehunka edo milaka zulo izaten dituzte haien muntaiarako, eta horiek eskuz edo erreminta erdiautomatiko bidez egiten dira normalean. Fatronik-Tecnaliaren robotarekin modu automatizatuan egiten dira, eta, gainera, langileen lan-kondizioak eta segurtasuna hobetzen dira.

  • Oharrak:

    Pablo Melchor- MBN Comunicación
    944356330 pablomelchor@grupombn.com

  • Interneteko helbidea:

    www.fatronik.com

Informazio osagarria

  • Roptalmu robota, Fatronik-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Fatronik-Tecnalia
Maider Marcos Ortego

Egilea: Maider Marcos Ortego (Fundación FATRONIK)

Laguntzailea: