#GaiNagusiak

Garabi industrial bat ahotsaren eta keinuen bidez gidatzeko sistema bat diseinatu du Tecnaliak

Noiz argitaratua: 08/07/30 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia

Tecnalia Koorporazio Teknologikoak sistema berritzaile baten garapenean dihardu lanean. Sistema hori interfaze aurreratuetan oinarritzen da, eta helburua da sistemaren ingurune adimendunen arteko elkarrekintza kognitiboa lortzea. Aplikaziorik aipagarriena keinuak eta ahotsa erabiliz dabilen garabi industrialaren diseinua da.

Proiektu horrek InterAmi du izena, eta Tecnaliako Infotech Unitateak garatu du. Interfaze multimodal aurreratuko sistema bat da, eta giza komunikazio arrunta erabiltzen du sistemaren maneiurako. Kasu honetan, ahotsa eta keinuak erabiltzen ditu garabi industriala maneiatzeko.

Sistemak erabiltzailearen kokapena eta keinuak jasotzen ditu garabian dauden zenbait kamera erabilita, eta erabiltzailearen aginduak mikrofono baten laguntzaz prozesatzen ditu, baita ingurune zaratatsuetan ere. Bi sistema horiek (ahotsa eta irudia) elkarren osagarri dira, eta gailuak ez du inolako ekintzarik egiten bi sistemetatik agindu bera jaso ezean.

Gainera, sistema aurreratu bat du komando horiek guztiak segurtasun osoz (talka egiteko arriskurik gabe, eta abar) exekutatzeko.

Tecnaliak proposatutako konponbide horri esker, mugimendudun gailu industrialek ingurune zaratatsuetan nahiz karga- eta deskarga-eremuetan maniobrak egin ahal izango dituzte.

Proiektu horrek erakusle operatibo bat du. Erakusle hori eskuz maneiatzeko garabi birtual batek, ikusmen artifizial estereoan eta ahotsaren interpretazioan oinarritutako datuak biltzeko sistema erredundante batek eta instalazioko informazioaren berri eta komandoen kudeaketaren berri ematen duen software batek osatzen dute.

InterAmi proiektua PROFIT programaren barruan dago, eta Tecnalia Korporazio Teknologikoko Infotech Unitateko 9 ikertzailek parte hartzen dute.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Tecnalia

  • Norteko Ferrokarrila irratsaioan elkarrizketa
Pilar Ruiz Ibáñez

Egilea: Pilar Ruiz Ibáñez (Robotiker)

Laguntzailea: