#GaiNagusiak

Minusbaliotasunen bat duten pertsonak lan-munduan sartzeko konpromisoa berretsi dute Adecco Fundazioak eta ROBOTIKER-Tecnaliak

Noiz argitaratua: 08/04/28 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna #Teknologia

Adecco Fundazioak eta ROBOTIKER-Tecnaliak minusbaliotasunen bat duten pertsonekin elkarlanean jarraitzeko hitzarmena sinatu dute.

Elkarlanean jardun duten lau urte hauetan, pertsona horiek lan-munduan sartzeko nahiz hesi arkitektonikoak ezabatzeko programak garatu dituzte, eta Familia Plana ezarri dute ROBOTIKER-Tecnalia Fundazioaren kide diren 18 enpresetan. Halaber, minusbaliatuen eta horien lantaldeen inguruko jardunaldi bat antolatu zuten; abenturaz jositako ekintza arrakastatsu bat ere antolatu zuten iaz.

Elkarlan hori oso emankorra izan da, eta horrek 2004an sinatutako hitzarmena berritzera bultzatu ditu bi erakundeak. Hitzarmen berriaren harira, proiektu berriak garatzen hasiko dira. Ikerketa-lerro hauek landuko dituzte batik bat:

  • Minusbaliotasunen bat duten pertsonak lan-munduan sartzeko ahalegina.

  • Teknologia erabilerrazen inguruko proiektuak.

  • Egokitutako kirol-ekintzak.

  • Minusbaliotasunen bat duten kirolarien enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza-ekintzak.

  • Tecnaliaren eskutik Bilbon abenduan egingo den teknologia erabilerrazei buruzko kongresurako bekak.

Francisco Mesonero Adecco Fundazioaren zuzendariaren esanean, “elkarlanean aritzeko hitzarmen horrekin, minusbaliotasunen bat duten pertsonek lan-munduan txertatzeko beharrezko laguntzak jasotzen dihardute. Hain zuzen, Prestakuntza- nahiz gizarteratze-programak lantzeko proiektuak, lanpostuen sorrera eta abar lantzen dihardugu”.

Aldi berean, Juan Carlos Rodríguez ROBOTIKER-Tecnaliako zuzendari nagusiaren arabera, teknologia minusbaliotasunen bat duten pertsonen eskura jartzea da ikerketa-lerroen lehentasunetako bat.

Pilar Ruiz Ibáñez

Egilea: Pilar Ruiz Ibáñez (Robotiker)

Laguntzailea: