#GaiNagusiak

Erretzaileek depresioa izateko % 41 arrisku handiagoa dute, Nafarroako Unibertsitatearen ikerketa baten arabera

Noiz argitaratua: 08/04/24 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna
 Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile talde batek tabakoa eta depresiaren arteko erlazioa aztertu du.

Erretzen duten pertsonetan, depresioa izateko arriskua % 41 handitzen da balio erlatiboetan, erretzen ez duten pertsonekin alderatuz. Ikerketa hori 8.556 parte-hartzailerekin egin dute Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek. Lan horretan, haiekin batera, Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitateko eta Harvardeko Osasun Publikoaren Eskolako adituak aritu dira. Ikerketa horrek frogatzen du lotura zuzena dagoela tabakoaren kontsumoaren eta depresioaren artean.

Lanaren lehen egilea Almudena Sánchez-Villegas irakaslea da. Sei urtean egin du lana, unibertsitateko profesionalekin – batez beste 42 urte zituzten –. “Hasieran depresiorik ez zuten 190 pertsonari diagnostikatu zieten gaitz hori ikerketak iraun zuen bitartean. Gainera, diagnostikatu gabeko 65 pertsonak antidepresiboak hartu zituztela ziurtatu zuten”, dio Miguel Ángel Martínez-Gonzálezek, lanaren zuzendari eta Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedradunak.

Mekanismo horren azalpen gisa, genetika eta aurretiko joera izatea proposatzen ditu adituak. Horrek handitu egingo luke, batetik, tabakoarekiko mendekotasuna mantentzeko, eta, bestetik, gaitz depresibo bat pairatzeko probabilitatea”.

Jarduera fisiko gutxiago
Era berean, txostenak dio duela 10 urte baino lehen tabakoa utzi zutenek inoiz erre ez duten pertsonek baino probabilitate txikiagoa dutela depresioa pairatzeko.

Bestalde, ikertzaileek ikusi dute erretzeko ohitura zenbat eta handiagoa izan orduan eta jarduera fisiko gutxiago egiten zutela aisialdian ikerketan parte hartutako pertsonek.

Informazio osagarria

  • Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile talde batek tabakoa eta depresiaren arteko erlazioa aztertu du.
  • icono_documento
    Artikulo osoa, Universidad de Navarra
Laura Juampérez

Egilea: Laura Juampérez (Universidad de Navarra)

Laguntzailea: