#GaiNagusiak

Europako parlamentuaren azterlan batek CO2-a metanol bihurtu eta garraioan erabiltzeko aukera aztertu du

Noiz argitaratua: 14/05/22 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Ingurumena #Teknologia
 None

Metanola, karbono dioxidotik ekoitzia, etorkizunean garraio motorizatuan erabiltzeko aukerari buruz Europako Parlamentuaren Teknologiak Ebaluatzeko Bulegorako (STOA) egindako azterketa batean lagundu du Tecnaliak. STOA zientziaren eta teknologiaren alorrean eurodiputatuei aholkuak ematen dizkien agentzia da.

Azterlanean, metanola dioxido karbonotik abiatuta ekoizteak dituen oztopoak —teknologikoak, ingurumenekoak eta ekonomikoak— eta metanola epe ertain eta luzera automobil-garraioan erabiltzeko dauden aukerak aztertu zituzten.

Kostuak eta onurak bizi-zikloaren ikuspegitik ebaluatu ziren, metanola ekoizteko lehengai desberdinak konparatzeko eta CO2-tik abiatuta lortutako metanolaren ustezko onurak islatzeko.

Txostenak ondorioztatzen du posible dela epe ertain eta luzera onurak aurreikustea; izan ere, berotegi-efektuko hondakin-gas batetik abiatuta erregai alternatibo bat lortuz gero Europan erregai fosil konbentzionalekiko dagoen mendekotasuna gutxituko litzateke, eta, hala, horniduraren segurtasun-arriskuak murriztuko lirateke. Bestalde, azterketak azpimarratzen du ikertzeko eta garatzeko ahalegin jarraitu bat egin beharko dela CO2-a lehengai lehiakor bihurtzeko, emisioetatik abiatuta modu eraginkorrean ekoizteko eta garraioaren sektorearentzat nahiz beste industria batzuentzat erregai erakargarria izango dela ziurtatzeko.

Europa, gero eta zailtasun handiagoak dituenez erregai fosilen hornidura seguru bat prezio onargarrietan eskuratzeko, beste aukera batzuk aztertu beharrean dago garraio-zerbitzua sare produktiboarentzat eta herritarrentzat arrazoizkoa izan dadin, petrolioarekiko gero eta mendekotasun txikiagoa izan nahi duen ekonomia baterako trantsizioan.

Informazio osagarria

  • , Tecnalia
Erika Ibáñez

Egilea: Erika Ibáñez (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: