#GaiNagusiak

Tecnaliak entzumen gutxitua duten pertsonei laguntzeko APP bat merkaturatu du

Noiz argitaratua: 14/05/07 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna #Teknologia
 None

Ateko txirrina, su-alarma edo gaizki itxitako txorrota bat entzutea eguneroko egoerak dira, baina arazo bihur daitezke entzumen gutxitua duen pertsona batentzat. Tecnalia ikerketa aplikatuko zentroak etxean sortzen diren ohiko soinuak detektatzeko eta identifikatzeko tresna bat garatu du, entzumen gutxitua duten pertsonentzako laguntza gisa. Mugikorrerako aplikazio bat da, eguneroko bizitzan horrelako mugak dituzten pertsonen lagungarri.

Erabiltzaileek aplikazioa beren smartphone-an deskargatu besterik ez dute egin behar, eta hark ohartaraziko die inguruan denbora errealean sortzen diren soinuei buruz. Aplikazioaren lehen bertsioa eskuragarri dago Google Play-n. MyEardroid izena du, eta doakoa da. Aplikazio honen abantailak dira, mugikorra denez, edozein lekutan eta unetan dagoela erabilgarri, instalazio finkoen mende egon gabe. Gainera, pertsonalizatu egin daiteke: erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaizkion soinuak hauta ditzake. Abisua bibrazio, testu eta irudi bidez jasotzen da.

Aplikazioa lagungarria izan daiteke entzumen murriztu larria edo sakona duen edonorentzat, etxean, hoteleko gela batean, lantokian edo edozein leku itxitan lagungarria izango baitzaio. Gainera, haren ingurukoentzat ere lagungarria izango da, ohar horiek direla eta lasaiago egongo baitira.

APP hori martxan jarri eta gero, Tecnaliaren helburua da soinu gehiago gehituz joatea, eta aplikazioak erabiltzaileei abantailak eskaini ahal izango dien beste eremu batzuk identifikatzea.

Tecnalia etorkizuneko erronka nagusietako batekin konprometituta dago, pertsonen bizi-kalitatea hobetzearekin, hain zuzen, eta bere helburuetako bat da zahartzaro- eta minusbaliotasun-alorretan lortzea hori. Hori dela eta, ikerketa-zentroak laguntza-produktuak eta -zerbitzuak garatzen ditu, eta, teknologia berriak aplikatuz, behar bereziak dituzten pertsonei eta haien zaintzaileei aukera eman nahi die informazioa eta zerbitzuak eskuratzeko, eta eguneroko jarduerak ahalik eta modu independenteenean gauzatzeko, bizi-kalitate hobea izan dezaten.

Informazio gehiago hurrengo linketan:

www.tecnalia.com/myeardroid
www.youtube.com/watch?v=65DnzrJBtuo

Informazio osagarria

  • , Tecnalia
  • , Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskaraz, Tecnalia
Germán Lasa

Egilea: Germán Lasa (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: