#GaiNagusiak

Biodiesela ekoizteko mikroalgen hazkuntza-sistemarik eraginkorrenak identifikatu ditu Energreen proiektuak

Noiz argitaratua: 14/04/04 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Ingurumena
 None

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzaren mendeko Neiker-Tecnalia erakunde publikoak ikerketa bat koordinatu du mikroalgak hazteko, olio kantitateari dagokionez produktiboagoak izan daitezen eta biodiesela egiteko aprobetxagarriak, betiere errentagarriki diru aldetik eta jasangarriki ingurumenarenetik. Ekoizpen-prozesu osoaren fase guztiak landu dituzte ikertzaileek, hasi hazkuntzatik eta biodiesel-ekoizpenera artekoak. Kalitateko biodiesela lortu da, erabilitako mikroalgen biomasa erreserbako lipidoen % 30era (gutxienik) iritsi den kasuetan. Neiker Tecnaliak eta Tecnalia Research & Innovationek sustatutako jardunaldi batean aurkeztu dira Energreen izeneko proiektuaren ondorioak, nekazaritza-institutuak Arkautin (Araba) dituen instalazioetan.

Energreen proiektuaren helburua mikroalgen hazkuntza tradizionalak berregokitzea izan da, ahalmen energetiko handia duten mikroorganismoak lortzeko. Proiektuaren garapenean zehar hazkuntza-estrategia zehatz batzuk ezarri dira, nutrienteen mugapenean oinarrituta, eta, horri esker, eduki lipidiko handiko biomasa lortu da. Eduki lipidiko handiari esker, erauzketa- eta eraldaketa-sistemarik eraginkorrenak identifikatu eta gero, kalitateko biodiesela egin da. Horretarako, mikroalgen biomasak gutxienez erreserbako lipidoen % 30 izan behar du.

Energreen proiektuan proposatu den hazkuntza-ereduak erreserbako lipidoen % 30arekin aberastutako biomasa ekoizteko aukera eman du. Horrez gain, karbohidratoak gehiagotzea lortu da; ondorioz, energetikoki aberastutako mikroalgen biomasa bat lortu da. Olioa atera eta gero lortu den hondar-biomasaren ebaluazioa egin da, biogasa ekoizteko duen ahalmen metanogenikoaren arabera.

Bioenergiarako iturri ezin hobea

Bioenergia-iturri ezin hobea dira mikroalgak, ez baitira lehiatzen elikadurara zuzendutako hazkuntzekin, eta potentzialki errendimendu handiagoak lor ditzakete. Hala eta guztiz ere, Neiker-Tecnaliako adituek diotenez, garapen horietan aurrera egiten jarraitu behar da, bioenergia sortzearren mikroalgak ekoizteko prozesua industrializatu ahal izateko.

Energreen EFA217/11 ekimenak bi urte iraun du eta milioi bat euroko aurrekontua izan du. Diru horretatik, 660.000 euro Europar Batasunak ordaindu ditu, FEDER funtsen bidez, Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetzarako POCTEFA Programaren bitartez.

Informazio osagarria

  • , Neiker-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Neiker-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskaraz, Neiker-Tecnalia
Iranzu Telletxea

Egilea: Iranzu Telletxea (NEIKER-Tecnalia)

Laguntzailea: