#GaiNagusiak

Hobekuntzak ardi-bruzelosiaren eta salmonellosiaren tratamenduetan

Noiz argitaratua: 06/05/05 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Biziaren zientziak #Osasuna

Maite Estevan Muguerza Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak egun dauden ardi-bruzelosiaren eta salmonellosiaren tratamenduak hobetu ditu. Izan ere, txertoak kapsuletan sartzeko aukera ematen duten teknika mikro eta nanoteknologiako teknikak aplikatu ditu bere doktore-tesian.

Modu horretan, konplexu antigenikoaren edo txertoaren askapena bermatzen du, animaliaren gorputzean aktibo mantentzen baita sei hilabetean gutxienez. Gaur egun dauden tratamenduek eragin mugatua dute, etengabe aplikatu behar baitira. Aurrerapen honekin hori eragotziko dute.

Gainera, ikertzailearen tesian garatutako teknikak egungo produktuen eraginkortasuna mantentzen du. Halaber, botika ahotik hartzeak ardi-aziendaren hesteetako traktuan eragiten dituen desnaturalizazioa eta degradazioa saihesten ditu tratamenduak. Tesiaren izenburua hau da: Micro y nanopartículas como adyuvantes vacunales frente a la brucelosis y la salmonelosis ovina (Mikro eta nanopartikulak txertoen lagungarri ardi-bruzelosiari eta salmonellosiari aurre egiteko).

Ardi-aziendaren emankortasun eza eta hilkortasuna

Ardi-bruzelosiaren eta salmonellosiaren inguruko hobekuntza horiek aurrerapauso handia ekarriko dute Brucella spp. eta Salmonella Abortusovis bakterioak geldiarazteko garaian. Bi bakterio horiek abortuak eragiten dituzte Europako ardi-aziendetan, baita arren emankortasun eza eta arkumeen hilezkortasuna ere.

Horrekin lotuta, Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak txertoaren erabilera azpimarratzen du bide erraz eta ekonomiko gisa, batez ere, gaixotasuna endemikoa bilaka daitekeen herrialdeetan, besteak beste, Espainian.

Laura Juampérez

Egilea: Laura Juampérez (Universidad de Navarra)

Laguntzailea: