#GaiNagusiak

Erretako lurrak baso bihurtzeko: trufak

Noiz argitaratua: 05/09/12 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Ingurumena
 None

Nafarroako Unibertsitateko Botanika Saileko bi ikertzailek, Ana Maria de Miguelek eta Miriam de Romanek, ikerketa bat egin dute erretako guneak baso bihurtzeko Tuber melanosporum (Perigord-eko trufa beltza) onddoaz kolonizatutako edo mikorrizatutako landareak erabiltzeari buruz.

Viveros y Repoblaciones de Navarra-k Nazar-eko artadia (Lizarraldea) berreskuratzeko egindako lana abiapuntutzat hartuz, mikorrizadun eta mikorrizarik gabeko landareen hazkuntza eta biziraupena aztertu dituzte bi ikertzaileek. Artadiak ekosistema mediterraneo adierazgarriak dira Nafarroako Foru Erkidegoan.

Mikorriza landare baten sustraiek eta onddoak eratzen duten sinbiosia da. Hala, zuhaitza eta trufak aldi berean hazten dira.

Hiru urteko ikerketaren ondoren, ikertzaileek ondorioztatu dute T. melanosporum onddoaz mikorrizatutako arteek biziraupen-tasa handiagoa dutela mikorrizatu gabeek baino, trufak landatzeko inguru egokia bada. Hala, ingurumena berreskuratzeko abantailak izateaz gain, trufak landatzeko egokiak diren inguruei bultzada ekonomikoa emateko aukera dago.

Bestalde, baso-berritze horietan mikorrizek duten balioa nabarmendu dute bi ikertzaileek; izan ere, zuhaitzen hazkuntza bultzatzen dute eta gaixotasunekiko erresistenteago bilakatzen dituzte.

Informazio osagarria

  • , Universidad de Navarra
Laura Juampérez

Egilea: Laura Juampérez (Universidad de Navarra)

Laguntzailea: