#GaiNagusiak

Julian Gonzalez, Journal of Nanoscience and Nanotechnology-ko editore berria

Noiz argitaratua: 05/07/21 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia
 None

EHUko Fisikako katedradun Julian Gonzalez Journal of Nanoscience and Nanotechnology-ko (JNN-ko) editore laguna izendatu dute (Associate Editor). Aldizkari hori American Scientific Publishers-ek argitaratzen du eta nanozientzien eta nanoteknologien arloan aldizkari entzutetsuenetakoa da. 2,017ko inpaktu-indizea du (inpaktu-indizeak aldizkari zientifikoen oihartzuna neurtzen du objetiboki beste aldizkarietan lortutako erreferentzia bibliografikoen arabera).

Aldizkari entzutetsu bateko editore-kontseiluko kide izendatzeak komunitate zientifikoak ikertzailearen ibilbidea aintzat hartzen duela esan nahi du. Izendapenak ikerketa-merituen arabera egiten dira eta, aldizkarien ospea, hein handi batean, haien editore-kontseiluan dauden zientzialarien araberakoa da. Hori dela eta, aldizkari entzutetsuek lantzen dituzten arloetan gehien dakiten zientzialariak sartu nahi izaten dituzte editore-kontseiluan. Hain zuzen ere, Julian Gonzalez Journal of Nanoscience and Nanotechnology aldizkariko Nanoegitura Magnetikoen alorreko arduraduna izango da orain. Arlo horrek garrantzi handia du grabaketa magnetikoetan, nanosentsore magnetikoetan, etab.

Nanomagnetismoaren arloan Julian Gonzalezek egindako azken lanen artean aleazio nanokristalinoetako elkarrekintza magnetikoen inguruko ikerketak nabarmendu daitezke.

Informazio osagarria

  • , UPV/EHU
Komunikazio Bulegoa

Egilea: Komunikazio Bulegoa (UPV/EHU)

Laguntzailea: