#GaiNagusiak

DNAn oinarritutako nanohari molekularrak

Noiz argitaratua: 05/07/20 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Fisika, Kimika eta Matematika #Teknologia
 None

DNA erabilita silizioan oinarritutako mikroelektronikaren ordezkoa topatzea da zazpi unibertsitatez eta zentro teknologikoz osatutako nazioarteko partzuergo baten helburua. Horrek mila aldiz txikituko luke egungo sistemen tamaina. Proiektu horretan, EHUko Angel Rubio Secades Materialen Fisikako katedradunaren taldeak hartzen du parte.

Proiektuaren alde berritzailea sistema biologikoek elkar ezagutzeko eta elkartzeko duten gaitasuna erabiltzean oinarritzen da. Horretarako, DNAren eratorriak erabiliko dira: G4-DNA, M-DNA eta PC-DNA. Horiek guztiek DNAk berak baino potentzial elektroniko handiagoa dute, DNA bera isolatzailea baita. Bestalde, gainazalen kimika aztertuko dute SPM mikroskopia eta espektroskopia erabilita, garraio elektrikoaren neurketak egingo dituzte, nanoekoizpen aurreratua eta simulazioaren bidezko egonkortasunaren azterketa teorikoak egingo dituzte, nahiz sintetizatutako dispositiboen ezaugarriak aztertuko dituzte edota potentzial handiagoa izan dezaketen egitura berriak ekoitzaraziko dituzte. Era horretan, nanohariak ekoizteko modua garatzen ari dira aipatutako eratorri molekularrak erabilita, eta, gainera, elektrodo molekularraren eta substratu molekularraren arteko elkarrekintza aztertuko dute, nanohariek energia garraiatzeko erabiltzen duten eroapen-mekanismoa sakonean aztertuta. Hala, DNAren eratorri horietan oinarritutako dispositibo nanomolekularrak egiteko modua aurkitu nahi dute.

Informazio osagarria

  • , Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
Komunikazio Bulegoa

Egilea: Komunikazio Bulegoa (UPV/EHU)

Laguntzailea: