#GaiNagusiak

Nanoteknologiari buruzko txostena eta elektronika organikoari eta display-ei buruzko liburu zuria

Noiz argitaratua: 05/02/22 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia

Cidetec-ek nanoteknologiaren inguruko Europako estrategiari buruzko bi txosten egiten parte hartu du. Txosten horietako baten ondoriorik garrantzitsuena da nanoteknologiak Europako industrian eta gizartean inpaktu izugarria izango duela hamar urteren buruan; eta horrek hainbat sektoretan eragina izango du, besteak beste, kimikan, materialen fabrikazioan, bioteknologian, informazioan eta telekomunikazioan, segurtasunean eta osasunean.

Aldi berean, Cidetec-ek Centre of Expertise in Life Sciences zentro herbeheretarrak koordinatutako bigarren txosten bat egiten ere lagundu du. Bigarren horren helburua da nanoteknologiak ingurumenean eta osasunean duen eragina aztertzeko zentro bat eraikitzea Europan . Zentro berri horrek, besteak beste, mediku-inplanteetatik askatzen diren nanopartikulek osasunean duten eragina, sendagaien dosifikazioan erabiltzen diren nanopartikulen bioiraunkortasuna eta abar ikertuko lituzke.

Bestalde, Cidetec-ek Elektronika Organikoari eta Display-ei buruzko liburu zuria egiten ere parte hartu du. Estatuko zentro bakarra izan da ekimen horretan. Liburu horretan elektronika organikoaren eta display-en garapenaren azken berrikuntzak aztertu dituzte. Eta arlo horretako industria eta ikerketa indartsu mantentzeko ekimen berriak proposatzen dituzte.

Soledad Larrocha Redondo

Egilea: Soledad Larrocha Redondo (Fundación CIDETEC)

Laguntzailea: