#GaiNagusiak

IBM eta CIDETEC elkarlanean nanomaterialak garatzeko

Noiz argitaratua: 04/09/02 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia

Donostiako CIDETEC zentro teknologikoak eta Kaliforniako IBM Almaden Research Center erakundeak elkarlanerako akordio bat sinatu dute. Akordio horren arabera, mikroelektronikaren industrian ustez aplikatu ahal izango diren hainbat nanomaterial garatuko dituzte. Akordioak bi urteko iraupena izango du, eta, ondoren, luzatzeko aukera aztertuko da.

Polimerizazio-metodo aurreratuak ikertuko dituzte bi erakundeek egitura makromolekular berriak sintetizatzeko; dendrimeroak edo nanopartikula polimerikoak, esaterako. Mikroelektronika hobetzeko eta nanoelektronika garatzeko dira interesgarriak material horiek.

Bi erakundeen artean ikertzaileen trukea egiteko aukera eskainiko du, gainera, akordioak, eta, haren baitan, Euskal Autonomia Erkidegoko ikertzaileek nanoteknologian duten ezagutza zabaltzea eta espezializazioak lortzea aurreikusten da.

Soledad Larrocha Redondo

Egilea: Soledad Larrocha Redondo (Fundación CIDETEC)

Laguntzailea: