#GaiNagusiak

Konpositeak ekoizteko teknologia berriak

Noiz argitaratua: 13/12/10 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia
 None

Tecnalia REFORM proiektuan parte hartzen ari da, eta material konposatuen mekanizazioan —ur-zorrotada bidezko ebaketan zein ohikoan— ari da zentratzen.

1995ean, Boeing 777 hegazkinak mugak hautsi zituen hainbat norabidetan. Pantailen gainean, eta ez modelo fisikoez baliaturik, erabat CAD sistemekin egindako lehen hegazkina izan zen; bi motor baino ez dituen hegazkin handi bat zen, pisuaren % 50 aluminioz egina eta % 12 material konposatuz. 18 urte geroago, Boeing 787ak murriztu egin du aluminioaren erabilera, pisuaren 20eraino iristeraino, eta material konposatuz eginiko piezak, berriz, % 50eraino iritsi dira. Airbus A350aren kasuan, bai fuselajea bai hegoen egitura material konposatuz eginak daude nagusiki, proportzio honetan: % 53 material konposatuak eta % 19 aluminioa.

Material konposatuak aeronautikan erabiltzea errealitate bihurtu da, eta beste sektore batzuetara zabaltzea produkzio-kostua txikiagotzearen mende baino ez dago, oraingoz oso garestia baita. Ekoizpenaren arloko erronken artean, bat nabarmendu daiteke, piezak doitasun handiz eta diseinuaren geometria errespetatuz ebaki behar baita.

Horretarako, Europako REFORM proiektua (Resource-Efficient Factory Of Recyclable Manufacturing konpositea, Europako Batzordean diruz lagundua; Grant agreement zk.: 283336), zeinak 4 urteko iraupena izango baitu, material konposatuen fabrikazioan jarriko du arreta, material konposatuak fabrikatzeko teknologia garbiagoak eta efizienteagoak garatzeko. Oinarri polimerikoa duten eta hainbat motatako zuntzez indartuta dauden material horiek aukera ematen dute askoz pisu txikiagoko osagaiak egiteko, eta, hala ere, propietate mekanikoak mantentzeko edo are hobetzeko. Aplikazio gehienetan, pisu-murrizketa horrek produktuaren bizialdi osoan energia aurreztea eragiten du.

Zuntzez indartutako material konposatuak ekoizteko ziklora enfokatuta dago REFORM. Metodo hauek hartzen ditu kontuan: ijezketa, mekanizazioa (ebaketa eta ertzak berriro zorroztea), mihiztadura eta birziklapena. Tecnalia REFORM proiektuan parte hartzen ari da, beste 13 bazkiderekin batera, eta material konposatuen mekanizazioa —ur-zorrotada bidezko ebaketan zein ohikoan— ari da zentratzen. Tecnaliaren jardueren artean, hainbat materialetara eta lan-baldintzatara egokitu daitekeen kontrolaren garapena aipatu behar da, bai eta txirbila erauzteko soluzio berri bat ere, funtsezkoa piezaren azken kalitaterako.

Ur-zorrotada bidezko ebaketaren teknologian, prozesuaren inguruan eta material konposatuetan dituen aplikazioan zentratzen da ikerketa; lortu den ebaketa-modeloa CAD/CAM modulu batean ezar daiteke eta zuzenean makina-fabrikatzaileetan. Reform proiektuaren barnean, CAD/CAM modulua garatzeko erabiliko da modeloa, ModuleWorks-en eta Fraunhofer IPT-en lankidetzarekin. Prozesu horrek bi abantaila nagusi ditu ohiko mekanizazioarekiko: produktibitate handia eta ingurumen-inpaktu txikia. REFORMek material konposatuetarako optimizatutako CAD/CAM modulu bat erabiliko du, zeinak benetako industria-kasuak oinarri harturik balioztatuko baitu ingurumen-aurrezkia.

Azken emaitzei esker, tresna berri bat izango dugu prestazio handiko material konposatuak ur-zorrotada bidez mekanizatzeko.

Informazio osagarria

  • , Tecnalia
  • , Tecnalia
Sara  Lanchas

Egilea: Sara Lanchas (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: