#GaiNagusiak

Tecnaliak lanean dihardu itsas parkeak hedatzeko eta hobetzeko diseinu-tresnak garatzeko

Noiz argitaratua: 13/11/13 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Ingurumena

DTOcean (Optimal Design Tools for Ocean Energy Arrays) ekimenak aukera ematen du itsasoko energia-parkeak hedatzeko diseinu-tresnak garatzeko. Tresna horiei esker, itsas lasterren eta olatuen energia biltzeko teknologien erakusketak itsaso zabaleko energia-parkeetan egin ahal izango dira. DTOcean ekimenak Europako I+G onena baliatzen du, mundu mailako erreferentzia dena arlo horretan.

Gainera, e DTOcean partaidetzako garapenaren eredu berri bat sustatzen ari da, kode irekikoa, itsas parkeak diseinatzeko tresnetarako. Erakusketako benetako parkeen proiektuetan oinarriturik eredu osoa baliozkotu dute, eta proiektuen sustatzaileek berek eta DTOcean-en parte diren hornigai-katearen eragileek ezarri dute.

Faktore nagusiak

DTOcean-ek sistema osoaren ikuspegi globala izango du. Itsasoko parkeak diseinatzeko tresnen helburua izango da informazio orokorra eta jakintza ematea itsasoko parkeen proiektuen sustatzaileei, informazio horrekin guztiarekin erabakiak hartzen laguntzeko.

Itsasoko energia-parkeen funtzionamenduaren eta jardunaren parametroak kontu handiz aztertu behar dira, energiaren kostua delako haiek garatu ahal izateko faktore nagusia. Itsasoko energiaren sektorea itsasoko parkeen hedapenaren bidez komertzializatzeko ekin beharreko ikerketa-arlo nagusi batzuk identifikatu dira:

  • parkearen kokapen hidrodinamikoa
  • sistema elektrikoaren arkitektura
  • ainguratzeak eta zimendatzeak
  • mantentze-lanen logistika
  • kontrol-sistemak

Erakundeak

Europako Batzordearen Energiaren VII. Esparru Programaren proiektua, "Itsasoko Parkeetarako Diseinu Tresna Onenak" (DTOcean) garatzeko, 2013ko urriaren 28an jarri zen martxan, eta 6 milioi euroko finantziazioa izan zuen guztira.

Edinburgh-eko Unibertsitateko Politika eta Berrikuntza Taldeak gidatu zuen proposamena, hark zuzenduko du 11 herrialdetako 18 bazkideko partzuergoa ere, eta EEYYren energia berriztagarrien laborategi bat izango dute (Europakoa ez den bazkide bakarra). Ikerketa-zentroak, hornidura-katea eta proiektuaren sustatzaileak dira bazkideak (Vattenfall, Iberdrola eta Deme).

  • Edinburgh-eko Unibertsitatea, UK (proiektuaren koordinatzailea)
  • Tecnalia (Espainia)
  • Fraunhofer IEWS, Alemania
  • University College Cork, Irlanda
  • Exeter-eko Unibertsitatea, Erresuma Batua
  • Aalborg-eko Unibertsitatea, Danimarka
  • Marintek, Norvegia
  • The Wave Energy Centre, Portugal
  • France Energies Marines, Frantzia
  • Iberdrola (Scottish Power Renewables), Espainia eta Eskozia
  • Vattenfall, Suezia
  • Deme Blue Energy, Belgika
  • Prysmian, Espainia
  • Tension Technology International, Erresuma Batua
  • IT Power, Erresuma Batua
  • Sandia National Laboratory, AEB
  • Joint Research Centre, Europako Batzordea, Belgika
  • European Ocean Energy Association (EU-OEA), Belgika
Leire Agüero Suárez

Egilea: Leire Agüero Suárez (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: