#GaiNagusiak

Tecnaliak punta-puntako ikerketa bat egin du irudietan oinarritua, Interneteko bilaketak hobetzeko

Noiz argitaratua: 13/09/23 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika #Teknologia
 None

Tecnaliak, urtebete baino gehiago Dartmouth Collegerekin (AEB) elkarlanean ikertzen aritu ondoren, eta Microsoft Research Cambridgeren (Erresuma Batua) babesarekin, web-orrien bilatzaileen emaitzak hobetzeko modu berri bat aurkeztu du SIGIRen, bilatzaileei buruzko biltzar nagusian.

Horretarako, hurbilketa erraz bat baino orain arte inoiz erabili gabea baliatu da: web-orrietako argazkietan ageri den edukia oinarri hartzea, jakiteko zer gairi buruzkoa den web-orria. Metodo horri esker, bilatzaileek web-orrietako argazkiak ere 'begiratuko' eta aztertuko dituzte, orri horiek erabiltzaileentzat interesgarriak diren edo ez jakiteko.

Informazio osagarria

  • , Tecnalia
Eva Salgado

Egilea: Eva Salgado (TECNALIA)

Laguntzailea: