#GaiNagusiak

Hondakin organikoen kudeaketatik eratorritako azpiproduktuak ongarri gisa duen eraginkortasuna egiaztatu du Neiker-Tecnaliak

Noiz argitaratua: 13/07/18 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Biziaren zientziak
 None

Hondakin organikoen kudeaketatik eratorritako azpiproduktuak aprobetxamendu ezin hobea izan dezake bazka-artora eta neguko gari bigunera zuzendutako lurrak ongarritzeko, Neiker-Tecnalia – Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak egindako azterketa baten arabera. Egoera horrek aurrezte ekonomikoa ekar diezaieke nekazariei, ongarri mineralekin alderatuta. Ikerketa ONITEK enpresarekin lankidetzan egin da. ONITEK-ek energia- eta ingurumen-gaietako kudeaketan eta garapen teknologikoan dihardu, nekazaritzako elikagaien industriaren arloan, eta ikerketak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren babesa izan du.

Neiker-Tecnaliako espezialistek digestio anaerobikoaren prozesutik datozen azpiproduktuek ongarri gisa duten balioa aztertu dute; prozesua material biodegradagarriaren deskonposizioa da, oxigenorik gabe, eta materiala ONITEKek hondakin organikoak kudeatzeko sustatzen dituen instalazioetatik dator. Saiakuntzak Arabako Arkauti eta Ilarduia herrietan egin dira, azken hiru urteetan, eta adierazten du digestatoaren aplikazioak ongarri mineral konbentzionalen emaitza berak lortzen dituela bazka-artorako eta neguko gari bigunerako.

Saiakuntzek azaleratu dutenez, ale-produkzio eta kalitate bera lortzen da, eta, ondorioz, digestatoa alternatiba egokia da ongarri mineralek ematen dute fosforo eta potasiorako, eta nitrogenoaren zati handi baterako. Neiker-Tecnaliako ikerlariek kalkulatu dute hondoko digerituaren erabilerak 200 euroko aurrezkia dakarrela hektareako, ongarri mineralak erostearekin alderatuta, ingurumenerako balio garrantzitsua izateaz gain.

Hondakin organikoak kudeatzeko instalazioetatik datorren digerituak behi-purinaren antzeko itxura dauka. Nutrienteetan duten edukia dela eta —besteak beste, nitrogenoa, fosforoa eta potasioa—, elementu egokia da laboreetan aplikatzeko.

20 eta 39 tona artean hektareako

Saiakuntzetako lehenengoa 2011n egin zen, hiru digeritu-dosi erabiliz (20, 29 eta 30 tona hektareako) bazka-artorako ihinztadura bidezko labore batean, Arkautin. 2011-12 kanpainan beste saiakuntza bat egin zen, Arkautin, neguko gari bigunarekin, 20 eta 30 t/ha aplikatuz. Azkenik, 2012-13 kanpainan ikerketa Ilarduian egin zen, neguko gari bigunarekin hori ere, eta 30 t/ha digeritu aplikatu zen.

Informazio osagarria

  • , Neiker-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Neiker-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskaraz, Neiker-Tecnalia
Iranzu Telletxea

Egilea: Iranzu Telletxea (NEIKER-Tecnalia)

Laguntzailea: