#GaiNagusiak

Itsas Energia Berriztagarriek sor ditzaketen ingurumen-inpaktuak aztertzen laguntzeko gida

Noiz argitaratua: 13/06/18 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Ingurumena

AZTI-Tecnalia itsasoaren eta elikagaien ikerketan espezializatutako zentro teknologikoak gida bat egin du, ACCIONA-energia berriztagarriak baliatzen dituen energia-operadore globalarekin batera. Gidaren helburua da itsas energia berriztagarrien ingurumen-inpaktuak aztertzen laguntzea.

Argitalpenaren helburua da modu laburtuan eta erraz ulertzeko moduan azaltzea itsas energia berriztagarriek sor ditzaketen ingurumen-inpaktuei buruzko informazioa, eta, orobat, horiek aztertzeko bide metodologikoak adieraztea, etorkizuneko proiektuak modu jasangarrian kudea daitezen ingurumenaren ikuspuntutik.

Hala, bada, baliagarria izango da itsasoko energia berriztagarria aprobetxatzea helburu duten proiektuen sustatzaileentzat, kontuan izan ditzaten beren proiektuen ingurumen-eraginak. Era berean, administrazio eskudunetako teknikariek gida erabili ahal izango dute Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa egiteko eta eman behar diren baimenak emateko, bai eta Ingurumen Inpaktuaren Azterketak egiten dituzten pertsonek ere. Azkenik, interesekoa izan daiteke beste talde batzuentzat ere, hala nola itsas ingurumena zaintzea, gordetzea eta babestea helburu duten GKEentzat eta publiko orokorrarentzat.

Ekimena itsas energia berriztagarria modu eraginkorrean eta integralean aprobetxatzeko proiektuaren barnean sartzen da: CENIT-E OCEAN LÍDER, itsas energia berriztagarrietan liderrak. Proiektua anbizio handiko ekimen teknologiko bat da, ikerketan gaitasun handia duten eta itsas energia berriztagarriak modu eraginkor eta integralean aprobetxatzeko behar diren ezagupenak eta teknologiak sortu eta egiteko erronkari heldu dioten enpresen partzuergo batek sustatua. Informazio gehiago: www.oceanlider.com

OCEAN LÍDER proiektuaren funtsezko helburua da itsas energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio integratuak ezartzeko behar diren teknologia apurtzaileak garatzeko ikertzea eta jakintza sortzea, eta alderdi hauetan laguntzea: itsas energia berriztagarriak modu jasangarrian aprobetxatzeko behar den jakintza eragitea eta sortzea; industria ezartzeko ziurgabetasunen eta alderdi kritikoen ikerketa integrala; inplikatutako sektoreetako interes estrategikoa duten produktu, prozesu eta zerbitzu berriak egiteko jakintza sortzea.

Proiektuaren sei ikerketa-lerroetako bat izan da modeloak, protokoloak, gidak, metodologiak, tresnak eta teknologia berriak garatzea, horien bidez lortzeko ingurumen-inpaktuen ebaluazio zuzena, energia sortzeko itsas azpiegituretako proiektuen ziklo osoaren barnean.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Gida, Azti-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Azti-Tecnalia
Irantzu Zubiaur

Egilea: Irantzu Zubiaur (AZTI-Tecnalia )

Laguntzailea: