#GaiNagusiak

Lotura-k entreescritores.com autoargitaratzeko plataforma garatu du

Noiz argitaratua: 13/05/29 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Informatika
 None

EntreEscritores.com ataria sortu da, irakurtzeko eta idazleek beren liburuak argitaratzeko sare sozial bat; argitaletxeekin lankidetzan jarduteko modu bat ere bada, irakurleek gehien baloratu duten lana argitaratuko baitute. Lotura.com atariak zazpi argitaletxekin batera garatu du ekimena, eta literatura-genero guztiak hartzen ditu. Duela bi hilabete baino gutxiago jarri zuten martxan, eta dagoeneko zortziehun erabiltzaile aktibo ditu, ehun bat liburu eta irakurle-komunitate ugaria.

Entreescritores autoargitaratzeko plataforma bat da, non idazleek ondoen baloratu dituzten liburuak hautatzen baitituzte proiektuan parte hartzen duten argitaletxeek argitaratzeko. Entreescritores Lotura-k garatutako ekimena da, eta argitaletxe hauek babesten dute: Gaumin argitaletxea, Editorial Salto de Página, Letra Clara, Tropo editores, Ediciones del Serbal, Mandala ediciones eta Club editor.

Gainera, argitaletxeek liburu nabarmenenak hautatuko dituzte kategoria bakoitzean, paperean eta formatu digitalean argitaratzeko. EntreEscritores.com-era hurbiltzen direnek erabakiko dute, beren botoen bidez, zein nobela sarituko duten kategoria bakoitzean. Informazio hori 2014ko martxoan jakinaraziko dute.. Bestetik, urtean zehar, lehiaketa batzuk egingo dira, irakurleei zein idazleei begira.

Informazio osagarria

Idoia Soto

Egilea: Idoia Soto (Lotura S. Coop.)

Laguntzailea: