#GaiNagusiak

Segurtasun handiagoa metroetan

Noiz argitaratua: 13/02/19 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia
 Securemetro

Tecnaliak SECUREMETRO proiektua lantzen dihardu, hondamendi-kasuetan segurtasun handiagoa izateko babes-materialak sartzeko aukera garatuz eta ikertuz.

2004an Madrilgo aldirietako trenetan izan ziren atentatu terroristek eta hurrengo urtean Londresko metroan izan zirenek agerian utzi zuten zeinen ahul geratzen diren bidaiariak erasoak gertatzen direnean bonbak detektatzeko segurtasun-kontrolak —aireportuetan egiten direnen modukoak— ezartzea zailagoa den garraiobideetan.

Atentatu haien ondoren, SecureMetro martxan jarri zen: metroetan eta trenetan segurtasuna hobetzeko Europako Batzordearen finantzaketa jasotzen duen nazioarteko proiektua. Hiru urteko lanaren ondoren, proiektu horretan parte hartzen duten Erresuma batuko (Newrail), Espainiako (Tecnalia, Metro de Madrid, Maxam-Expal, FFE, Sunsundegui), Frantziako (RATP, IFSTTAR, Bombardier) eta Italiako (STAM, IAI) ikertzaileek eta enpresek prest dute leherketen aurrean erresistenteagoak diren eta, beste atentatu terroristen bat gertatuko balitz, uhin hedakorraren efektua eta sortzen diren bigarren mailako zatien kopurua murrizten lagunduko duten materialak eta babes-sistemak dituen treneko bagoi baten prototipoa.

Material-irtenbide hautatuen aukera handi batekin egin du lan Tecnaliak, haiek aztertzeko eta esperimentuak egiteko SECUREMETRO proiektuan. Hainbat merkatutako (militarra, segurtasuna, aeronautika, eraikuntza) irtenbideen artean aukeratu dira materialak, baina Tecnaliak berak garatutakoak ere sartu dira; adibidez, pertsonak eta aireontziak blindatzeko aplikazioetarako Tecnaliak garatutako prestazio handiko material zeramikoak.

Materialen azterketan, Tecnaliak bere jardueraren zati bat leihoak babesten oinarritu du. Leiho horiek beira ijetziekin eginak ziren (larrialdietako leiho estandarrak izan ezik), eta horietako batzuk pelikula polimerikoekin eta geruza itsaskor gehigarriekin zeuden babestuta, zati-kopurua murrizteko eta, hala, eztanda batean ibilgailutik banantzeko arriskua minimizatzeko.

Tecnalia arduratu da proiektu honetarako aukeratutako materialez egindako 50 panel baino gehiagori egindako 16 leherketa-saiakuntza sentsorizatzeaz, baita bagoiko eztanda sentsorizatzeaz ere, eztanden eraginak xehetasun handiagoaz aztertu ahal izateko.Sentsoreez gain, abiadura handiko kamerak erabili dira, eztanda horien xehetasunei buruzko informazio bisuala gehitzeko.

Informazio osagarria

  • Securemetro, Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Tecnalia
Sara  Lanchas

Egilea: Sara Lanchas (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: