#GaiNagusiak

AZTIk patata-makilatxo berritzaileak formulatu ditu Celigüetarentzat: omega 3 eta 6 dituzte, haurren hazkuntza eta garapen normalari laguntzeko egokiak

Noiz argitaratua: 14/06/17 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna
 None

AZTIko Elikagaiak Ikertzeko Unitateak, janari-produktu osasungarri eta berritzaileen bila, ketchup-zaporeko patata-makilatxoak formulatu ditu Celigüeta enpresarentzat: frijitzeko oliorik gabe egiten dira, eta omega 3 eta 6 gantz-azido esentzialak dituzte. Profil lipidiko optimoa du, haurren beharrei egokitua, haiei zuzendua baitago . Helduak gero eta arduratuagoak daude txikiek kontsumitzen dituzten produktuak direla eta. Kezka horrek bultzatuak garatu dute zentro teknologikoak eta Celigüetak aperitibo hau, eta, dagoeneko, salgai dago.

Omega 3 eta 6 gantz-azido esentzialak dira, beharrezkoak haurren hazkuntza eta garapen kognitiborako. Omega 3 eta 6 azidoez gain, "aperitibo hau bereziki egokia da umeentzat, ez baita frijitu; ondorioz, denbora luzeagoz egonkor mantentzen da. Horrela, nutrizio-kalitate handiko profil lipidikoa duen produktu bat lortzen da", azpimarratu du Josune Ayok, AZTIko Elikagai Berrien Saileko ikertzaileak. "Frijiturik ez egoteak ez dizkio ezaugarri organoleptikoak kentzen produktuari: mota bereko aperitiboek dituzten testura kurruskari eta zapore propioak ditu" gaineratu du.

Ketchup-zaporea eta omega 3 eta 6 gantz-azido esentzialak dituzten patata-makilatxoak formulatzekoan, oso kontuan izan da AZTIko Elikagaiak Ikertzeko Unitateak hautemandako haurren elikadura-joerak. Kontsumitzailea gero eta arduratuagoa dago bere osasunaz eta bere seme-alabenaz. Horregatik, bere nutrizio-beharretara eta familiako kide guztien nutrizio-beharretara egokitutako produktuak bilatzen ditu. Detektatutako beste kontsumo-joera baten arabera, kontsumitzaileak bizitza-etapa bakoitzera egokitutako produktuak nahiago ditu; haur eta adineko pertsonen kasuan, esaterako. Alde horretatik, patata-makilatxo berri hauek aperitibo aproposa dira haurrentzat.

Patata-makilatxo berri hauek AZTI eta Celigüetaren artean sortutako proiektu handinahi baten parte da. Zortzi urte daramatzate lanean elkarrekin, profil lipidiko eta nutrizional optimoa duten elikagaiak egiteko helburuarekin. Testuinguru horretan,produktu berritzaileen garapenari ekin diote. Hor sartzen da obesitatea prebenitzera zuzendutako elikadura-proben garapena ere, ospitaleekin lankidetzan, etab.Helburua aperitibo-sorta bat diseinatzea da, gantz aseen eta trans gantz-azidoen eduki txikia dutenak eta, aldi berean, osasungarriagoak diren gantz-azido asegabeak dituztenak.

Informazio osagarria

  • , Azti-Tecnalia
  • , Azti-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Azti-Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskaraz, Azti-Tecnalia
Irantzu Zubiaur

Egilea: Irantzu Zubiaur (AZTI-Tecnalia )

Laguntzailea: